Gasteizko buruzko datuak:

2004ko urtarrilaren 1ean, hiriak 224.965 biztanle zituen. Gasteizko egitura demografikoaren ezaugarrietako bat zera da: hiri heldua dela, hots, biztanle gehienek 27 eta 32 urte bitarte dituztela. Gasteizen beste ezaugarri bat da hazten ari dela. Izan ere, bere biztanleria %1 handitu zen 2004an aurreko urtearekin konparatuta. Hazkunde hori migrazio saldoak eragin zuen, eta adierazten du Gasteizek bertan bizitzeko aukerak eskaintzen dituela.

Batezbesteko adina 2004.1.1ean
GUZTIRA 40,57
EMAKUMEAK 41.71
GIZONAK 38.40
Biztanle kopuruaren banaketa adin taldeen arabera:
%0-14 27.404
%15-64 162.486
%65 eta gehiago 35.075
Biztanleriaren piramidearen gailurrean 25 eta 29 urte bitarteko biztanle taldea dago eta, horren ondoren, 30 eta 34 urte bitartekoa. Etxebizitza eskariaren hazkuntza azaltzen duten faktoreetako bat hiriaren egoera demografikoa da, hain zuzen ere. Batezbesteko adina hainbat hamarren handitu da azken urtean, hots, 40 urtetik 40,57 urtera.

Gizon kopurua emakume kopurua baino pixka bat handiagoa da haurtzaroan, gaztaroan eta helduaroan, baina 70 urtetik aurrera emakume kopurua handiagoa da.



Arabako buruzko datuak:

Azken biztanle erroldak, 2004ko urtarrilaren 1ekoak, adierazten du Arabak guztira 295.509 biztanle dituela. Gasteizen 220.163 biztanle bizi dira, eta gainerako lurraldean, 75.346 biztanle. Biztanle dentsitatea km2-ko 96,29 biztanlekoa da.

Araban 137.000 pertsonek lan egiten dute, enplegu tasa %66,2 delarik (2004ko 1. hiruhilabetean). 2016. urterako aurreikuspenen arabera, Arabak hazkunde positiboa mantenduko du, bere biztanleria erlatiboa handituko delarik.
Zure erabiltzaile izena sartzeko
edota alta emateko, hemen sakatu.
Home Prentsa Jaistekoak Erregistroa Mapa Harremanetarako
Korporazioari buruzko
informazioa
Industrialdeak
Enpresak
Lur erabilgarria
Arabako balioak
Albisteak
Enpresen web guneak
Kontratatzailearen Profila
Alavamap
Araba Garapen Agentzia
Helbidea:  Landazuri kalea, 15 Behea · 01008 Vitoria-Gasteiz
agencia@aad.es
Tel. 945 15 80 70 · Lege-oharra
Desarrollado por Veiss
Coordinadora Española de Polígonos Empresariales Araba Garapen Agentzia, CEPE - Enpresa Poligonoen
Espainiako Koordinakundearen Erakunde Laguntzailea
www.poligonoscepe.org