Arabako kanpo merkataritzak 2004ko hirugarren hiruhilabetean zehar izandako garapenak jaso egin du nazioarteko ekonomiaren susperraldiaren eragina. Elkarren segidako bigarren hiruhilabetez, hazkunde handia izan du Arabako kanpo merkataritzak, esportazioak %28,7 eta inportazioak %30,7 handitu direlarik.
2004ko lehenengo bederatzi hilabeteen balantzeak adierazten du kanpoko salmentak 2.923,4 milioi eurokoak izan direla. Hau da, %30,3ko gorakada izan dute 2003ko aldi berarekin konparatuta. Inportazioei dagokienez, kanpoan egindako erosketak 1.740 milioi eurokoak izan dira, hots, %23 handitu dira 2003 urtearekin konparatuta. Hori dela eta, Arabako kanpo merkataritzak 1.183,4 milioi euroko balantza positiboa lortu du 2004ko urtarrila eta iraila bitartean, esportazioek inportazioen gainean duten estaldura tasa %168 izan delarik. Tasa hori 2003ko aldi berean izandako %158,6ko tasa baino pixka bat handiagoa izan da.

Muga zergen kontu sail ezberdinei dagokienez, Arabako kanpo merkataritzaren emaitza ona hiru sail jakinek bultzatu dute: hasteko, garraio materialak (esportazioak %61,4 eta inportazioak %47,3 handitu dira); bigarrenez, metalek eta horien manufakturek (esportazioak %26,3 eta inportazioak %29,7 handitu dira); eta hirugarrenez, kautxuak eta plastikoek (esportazioak %12,8 eta inportazioak %20,2 handitu dira).



Arabako kanpo salmentak 15 kideko EBra doaz gehienbat oraindik ere. 2004ko urtarrila eta iraila bitartean Arabak eskualde horretara egindako esportazioak %23,9 handitu dira 2003ko aldi berarekin konparatuta. Esportazio kopuru horrek Arabak hilabete horietan egindako guztizko esportazioen %72,3 hartzen du. Frantzia (%21,1) eta Alemania (%19,3) Arabaren bezero nagusiak dira oraindik ere. Ondoren datoz Erresuma Batua (%8,8), Italia (%5,9) eta Portugal (%4,9). Aipatzekoa da Japonen aurrerakada handia Arabako esportazioen bezero gisa. Oraindik Arabako kanpo salmenten %2,6 soilik hartzen badu ere, 2004ko lehenengo bederatzi hilabeteetan Japonek egindako erosketak 7 bider handitu dira.



Inportazioen kasuan, beherakada indartsuagoa izateaz gain, orokorragoa izan zen eta muga zergen atal gehiagotara hedatu zen; horrela, diruaren ikuspegitik garrantzi apur bat duen atal bat soilik igo zen urtean zehar (% 6,4), metalena eta manufakturena. Azpimarragarriena garraioko materialen inportazioen beherakada nabarmena (% -47) izan zen.
INFORMAZIO GEHIAGO
Kanpo-merkataritza (Url)
Kanpo-merkataritza - 2000 (Pdf)
Kanpo-merkataritza - 2001 (Pdf)
Zure erabiltzaile izena sartzeko
edota alta emateko, hemen sakatu.
Home Prentsa Jaistekoak Erregistroa Mapa Harremanetarako
Korporazioari buruzko
informazioa
Industrialdeak
Enpresak
Lur erabilgarria
Arabako balioak
Albisteak
Enpresen web guneak
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
Araba Garapen Agentzia
Helbidea:  Landazuri kalea, 15 Behea · 01008 Vitoria-Gasteiz
agencia@aad.es
Tel. 945 15 80 70 · Lege-oharra
Desarrollado por Veiss
Coordinadora Española de Polígonos Empresariales Araba Garapen Agentzia, CEPE - Enpresa Poligonoen
Espainiako Koordinakundearen Erakunde Laguntzailea
www.poligonoscepe.org