Euskal Herria Itsaso Atlantikoak, Europak eta Iberiar Penintsulak bat egiten duten tokian kokatuta dago, Pirinioen mendebaldeko muturrean eta Kantauri Itsasoaren ertzean.

Milaka urteko historia du eta hizkuntza aurreindoeuropar batek, euskarak, batzen du herri hau; euskaldunak -herri unibertsala, dinamikoa eta lehiatsua- Espainiako eta Frantziako estatuen eremu politiko-administratibo desberdinetan banatuta daude.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoak, 1979ko demokraziaren ezarpenaren ondoren finkatutakoak, 7.233 kilometro karratuko azalera du eta 2.127.100 biztanle ditu.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoek osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoa. Gasteiz da Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua.

Araba da azalera handien -3.037 kilometro karratu-, eta biztanle gutxien -284.000 biztanle- dituen Lurralde Historikoa.

Arabak gobernu berezia du -Arabako Foru Aldundia- eta Diputatu Nagusiak zuzentzen du. Diputatu Nagusia Arabako Batzar Nagusietan edo Legebiltzarrean aukeratzen dute.



Araba Iberiar Penintsulak eta Europako hegoaldeak bat egiten duten tokian kokatuta dago. N-1 errepide nazionalak, E5 Europako ibilbideak eta Madril-Irun trenbideak lurralde osoa zeharkatzen dute. Beraz, Ebroko haranarekin -Aragoi eta Katalunia-, kantaurialdearekin eta penintsularen barnealdearekin -Madril, Lisboa eta Afrikako iparraldea- bat egiten duen lehorreko lotura ezin hobea du.

Gasteizko aireportuak instalazio modernoak biltzen ditu eta Europako hegoaldeko zamaketa-portu nagusietakoa da Amerikarekin eta Hego Afrikarekin loturak egiteko orduan. Bilbo eta Pasaiako itsas portuak ere Gasteiztik hurbil daude.

Arabak kokapen geografiko paregabea du, mendikate eta ordokiekin, eta Zadorra, Nerbioi eta Ebro ibaien urek zeharkatzen dute; mugei dagokienez, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Errioxa eta Burgos dira lurralde honen mugakideak.
Zure erabiltzaile izena sartzeko
edota alta emateko, hemen sakatu.
Home Prentsa Jaistekoak Erregistroa Mapa Harremanetarako
Korporazioari buruzko
informazioa
Industrialdeak
Enpresak
Lur erabilgarria
Arabako balioak
Albisteak
Enpresen web guneak
Kontratatzailearen Profila
Alavamap
Araba Garapen Agentzia
Helbidea:  Landazuri kalea, 15 Behea · 01008 Vitoria-Gasteiz
agencia@aad.es
Tel. 945 15 80 70 · Lege-oharra
Desarrollado por Veiss
Coordinadora Española de Polígonos Empresariales Araba Garapen Agentzia, CEPE - Enpresa Poligonoen
Espainiako Koordinakundearen Erakunde Laguntzailea
www.poligonoscepe.org