Arabak paisaia naturalen dibertsitate aberatsa du.

Mendebaldean, Gaubean, paisaia mendiz eta haran irekiz osatuta dago. Ebroren ertzean, hegoaldean, Arabako Errioxa dago, bertako ardo bikainengatik Europa osoan ospetsua dena.

Faunari dagokionez, Gobiarango, Gorbeiako, Urkiolako eta Izkiko natur parkeak dira lurralde honetako eredurik onena: sai arreak, orkatzak, oreinak, basurdeak eta ugaztun txikiak aurki ditzakegu bertan. Uretako hegazti migratzaileek Santa Engrazia eta Uribarri Ganboako urmael ederretan egiten dituzte beren habiak.

Araba ingurumena zaintzeaz eta hobetzeaz arduratzen da eta "garapen jasangarriaren" ideala bere egiten du, ingurune naturalarekin bat egiten duen garapena hain zuzen. Bestalde, ingurunea babesteko eta berreskuratzeko ingurumen-inpaktuaren azterketak ere egiten dira.

Azken urteetan eta ondo antolatutako legediari esker, errepideen azpiegituren lan nagusietako aurrekontuaren zati handi bat natur ondarea zaintzeko eta ingurumena berreskuratzeko zuzendu da.

Hirigintzaren ikuspegitik, hainbat programa lurraldeko alde zahar historikoak arkitektonikoki berreskuratzen ari dira, etxebizitzen baldintzak gaur egungo beharretara egokituz.

Ildo horretatik, Europa mailan, Gasteiz biztanleko parke eta berdeguneen metro karratu gehien dituen hirietako bat da. Hirigintzaren antolamendu zainduaren emaitza da hori eta bizitzeko eremu atsegin eta erosoa da.

Hiriburuan nahiz herrigune txikiekin eta inguruetako parkeekin dituen loturetan, biztanleek bizikletaz ibiltzeko bide gorria dute; horietako bat garai bateko trenbidea aprobetxatuz prestatu da.
Zure erabiltzaile izena sartzeko
edota alta emateko, hemen sakatu.
Home Prentsa Jaistekoak Erregistroa Mapa Harremanetarako
Korporazioari buruzko
informazioa
Industrialdeak
Enpresak
Lur erabilgarria
Arabako balioak
Albisteak
Enpresen web guneak
Kontratatzailearen Profila
Alavamap
Araba Garapen Agentzia
Helbidea:  Landazuri kalea, 15 Behea · 01008 Vitoria-Gasteiz
agencia@aad.es
Tel. 945 15 80 70 · Lege-oharra
Desarrollado por Veiss
Coordinadora Española de Polígonos Empresariales Araba Garapen Agentzia, CEPE - Enpresa Poligonoen
Espainiako Koordinakundearen Erakunde Laguntzailea
www.poligonoscepe.org