Araba Arku Atlantikoaren barnean kokatuta dago eta Iparralde-Hegoalde zirkulazioan nahitaez igaro beharreko lurraldea da. Aldi berean, Espainiako iparraldeko irteera naturala da Mediterraneorantz, Ebroko Ardatzaren bidez. Bi ardatzak Araban elkartzen direla kontuan izanik, kokagune paregabea da enpresa-proiektu bat garatzeko.

Arabako errepide sarea Espainiako osoenen eta garatuenen artean dago. Estatuko errepideen artean, aipagarri ditugu N-1a, Madril eta Frantziarekiko muga lotzen dituena, eta A-68a, Bilbo eta Bartzelona lotzen dituena eta gure errepide sare probintzialarekin bat egiten duena. Aipatzekoa da ere Gasteizen eta Eibarren arteko AP-1 autobidea egiteko proiektua. Autobideak 46,2 kilometro izango ditu guztira, eta Arabako tartean 120 milioi euro inbertitzea aurreikusi da. Autobide horrek, Europako ipar-hego ardatza Espainiarekin lotzeaz gain, 20 minutura murriztuko du Eibarren eta Gasteizen arteko ibilbidea, Arabaren eta Gipuzkoaren arteko komunikazioa erraztuko duelarik. Lanak 2007an amaitzea aurreikusi da, eta 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera autobidea erabili ahal izango da.

Trafiko ibilbide nagusiei buruzko Europako Itunean zehaztutako nazioarteko ibilbideak ere Arabatik igarotzen dira (E-80: Lisboa-Pau, E-05: Glasgow-Algeciras, E-804: Bilbo-Bartzelona; AGR 1975 eta Geneva 1985).

Arabako errepide-sareak 1.408 km ditu guztira; 50 km-ko galtzada bikoitza, 60 km-ko autobia eta errepide nagusiek zeharkatzen dute, bai nazionalek bai nazioartekoek.

Trenbideak ere toki garrantzitsua du Arabako komunikabideetan eta 156 km ditu. Bi linea nagusiak Madril-Irun (Frantziako mugaraino) eta Miranda de Ebro eta Bilbo lotzen dituztenak dira. Gutxi barru euskal Y-ren lanekin hasiko dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak lotuko ditu (Gasteiz, Bilbo eta Donostia). Abiadura Handiko Trena igarotzeko trazadura izango du linea horrek.

Gasteizko aireportua Espainiako laugarrena da zamaketa-lanei dagokienez eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. 2000. urtean Forondako aireportuak 35.600 tona salgai hartu zituen. Bestalde, Gasteiztik 60 km-ra Bilboko aireportua dago eta bertatik 2.525.763 bidaiari igaro ziren 2000. urtean.

Distantzia berera Bilboko portua dago, errepidez (A-68) eta trenbidez lotua. Europako garrantzitsuenetakoa da eta itsasora dugun irteera naturala da.
INFORMAZIO GEHIAGO
Herri-lanak
RENFE
VIA - Vitoria International Airport Promotion Agency
Zure erabiltzaile izena sartzeko
edota alta emateko, hemen sakatu.
Home Prentsa Jaistekoak Erregistroa Mapa Harremanetarako
Korporazioari buruzko
informazioa
Industrialdeak
Enpresak
Lur erabilgarria
Arabako balioak
Albisteak
Enpresen web guneak
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
Araba Garapen Agentzia
Helbidea:  Landazuri kalea, 15 Behea · 01008 Vitoria-Gasteiz
agencia@aad.es
Tel. 945 15 80 70 · Lege-oharra
Desarrollado por Veiss
Coordinadora Española de Polígonos Empresariales Araba Garapen Agentzia, CEPE - Enpresa Poligonoen
Espainiako Koordinakundearen Erakunde Laguntzailea
www.poligonoscepe.org