Errepide nazional nahiz nazioarteko errepide garrantzitsuak ditu.
Errepide nazionalei dagokienez, N-I errepideak egiten duen iparralde-hegoalde korridorea azpimarratu behar da; Madril eta Frantziako muga lotzen ditu eta penintsulako errepide-sare guztiarekin bat egiten du. Autobia hau E-05 Europako errepidearen zati da eta berriki eraiki den zatiak etorkizunean trafiko-kopurua handitzen bada erantzun ahal izateko aukera aurreikusi du diseinuan.
Bilbo eta Bartzelona arteko A-68 autobideak penintsulako iparraldea eta Mediterraneoko kostaldea lotzen ditu Ebroko haranaren bidez. Errepide horri esker Gasteiztik Bilborako distantzia ordu erdi ingurura murriztu da.
Trafiko-ibilbide nagusiei buruzko Europako Hitzarmenean zehaztutako nazioarteko ibilbideek ere Araba zeharkatzen dute: E-80 Lisboa-Paue, E-05 Glasgow-Algeciras eta E-804 Bilbo-Bartzelona.
Bertako errepide-sareari dagokionez, mugakide diren probintzia guztietara joateko errepideak daude eta horien egoera eta trazaketa paregabeak dira.