Gasteizko aireportua hirigunetik sei kilometrora dago eta autobiaren bidez lotura zuzena du. Errepide-sare eta trenbide nagusiekin dituen komunikazioei eta loturei esker zamaketen trafikorako oso erakargarria bihurtu da.
Ia lau kilometroko luzerako pistak ditu eta aireko nabigaziorako sistema moderno eta seguruak ditu, egoera meteorologikoa edozein izanik ere bertan lurreratu ahal izateko.
24 orduz dago irekita dago eta mugako ikuskaritzarako eta albaitaritzako produktuen eta elikagaien kontrolerako gune bat du.
Kontrol-dorreari dagokionez, hegaldi erregularren eta charter hegaldien kopurua gero eta handiagoa da, baina Gasteizko aireportuaren jarduera nagusia salgaien mugimendu etengabea da, Estatuko garrantzitsuenetakoa baita.
Salgaien nazioarteko garraioan nagusi diren enpresen -"Antonov" edo "Boeing 747"- zamaketa-lanetarako aireontziek Gasteizko aireportua erabiltzen dute Afrikatik iritsitako arrain eta fruten Europako inportazioetarako. Aireportuaren instalazioak, bestalde, penintsulako barazkien enpresetako eta bestelako industrietako produktuak esportatzeko banaketarako gune nagusi dira.