

|
ALDUNDIAK 3,5 MILIOIREKIN KONPENTSATUKO DITU ASPARRENA ETA DONEMILIAGA INDUSTRIALDE BAT DELA ETA Diario de Noticias de Alava - 15/03/2008 AMAIERA EMAN DIETE 1995ETIK INDUSTRIA LUR BATZUK DIRELA ETA IZAN DITUZTEN HAINBESTE AUZI URTERI. Arabako Foru Aldundiak eta Asparreneko Udalak proposamen adostu bat lortu dute amaiera emanda industria lurzoru batzuk direla eta 1995etik izan dituzten auziei, eta, besteak beste, bi alderdiek aurkeztutako jardun judizialak bertan behera uztea erabaki dute. Erabakia Asparreneko Udalak berretsi beharko du datorren apirilaren 3ko osoko bilkuran. Arantza Zenarrutzabeitia Ekonomia Sustapenaren diputatuak atzo ezagutarazi zuen aldundiaren diruek konpentsatuko dituztela Asparreneko eta Donemiliagako udalak 3,5 milioi eurorekin, industrialdea ipintzearren. Izan ere, zenbateko hori erabiliko da bi udalei ordaintzeko Asparrenak eskatzen zuen industria lurzoruen aprobetxamendua eta zenbait bide konpontzeko. Urtean joan eta urteak etorri zain egon eta gero, auzia amaitzear dago. Asparrenak eta foru aldundiak hitzarmen bat izenpetu zuten 1995ean lur batzuk industrializatzeko. Araba Garapen Agentziak % 10 inguruko konpentsazio portzentajea eman behar dio udalerriari, eragiketa horren etekinengatik. Hala ere, Asparrenak uko egin zion zenbateko horri aldundiak lurraldeari jarduera ekonomikoa erakartzeko zenbait eragiketa egin eta baldintzak hobetzearen truke. Baina urteak joan, urteak etorri, udalak pentsatu zuen Asparrenaren industria lurzorua haztea arrazoi zela aprobetxamendu berriak eskatzeko, eta negoziatzen hasi zen aurreko foru gobernuarekin, auzitan amaituta. Xabier Agirre buru duen egungo exekutiboak berriro heldu zion negoziazioari, eta bi alderdiek bakoitzaren lurretan egin izandako aprobetxamendua baloratu dute; hortik kendu behar da aldundiak eraikitakoa (araztegia eta bideak). Zenarrutzabeitiak konfiantza zuen “herriaren borondateak proposamena onartuko zuela”; hala ere, bere burua prest agertu zuen negoziatzen jarraitzeko udalak onartzen duen edozein aldaketa. |


![]() |
|
| Informazio ekonomikoa |
| Informazio estrategikoa |
| Komunikabideak |
| Gizarte-baliabideak |
| Aisialdiko ekipamenduak |
| Natur ondarea |
| Ingurunea |
| Kultura |
| Biztanleria |
| Esparru politikoa |
| Multinazionalak |
| Agurain |
| Asparrena-San Millán |
| Casablanca |
| Casablanca 2 |
| El Carrascal |
| Galzar |
| Goiain |
| Lantarón |
| Lapuebla de Labarca |
| Los Llanos 2 |
| Murga |
| Okiturri |
| Okondo |
| Subillabide |
Korporazioari buruzko![]() informazioa | |
Industrialdeak![]() | |
| Enpresak | |
| Lur erabilgarria | |
Arabako balioak![]() | |
| Albisteak | |
| Enpresen web guneak | |
| KONTRATATZAILEAREN PROFILA |
![]() | |||
| Araba Garapen Agentzia Helbidea: Landazuri kalea, 15 Behea · 01008 Vitoria-Gasteiz agencia@aad.esTel. 945 15 80 70 · Lege-oharra |
![]() |
||
|
|||
![]() | |||