Ongi etorri prentsa gunera. Atal honetan Araba Garapen Agentziari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu: dossierrak, agiri grafikoak, prentsa-oharrak etab.

ARABAKO ENPRESEN BILATZAILE BAT SORTU DA2010/07/29
Arabako 2.700 denda aurki daitezke erakundeen informazio ekonomikoa ematen duen proiektuan.
Alavamap aurkeztu zuen atzo Aldundiak, geolokalizazioko tresna berri bat, zeinaren bidez informazioa eskura daitekeen Interneten Araban dauden 2.700 enpresa baino gehiagoren industria lurzoruari, datu ekonomikoei eta kokapenari buruz.
Datorren astelehenetik aurrera egongo da proiektua eskuragarri sarean eta Arabako ekoizpen jardunaren ikuspegi osoa eskainiko du, enpresak aurkitzea ahalbidetzen duelako, 30 eremuren, 51 udalerriren edo lurralde honetan ezarrita dauden 2.752 enpresen izenaren bidez.
Hauexek ditu xede: enpresa berrientzako lurzorua bilatzeko bidea erraztea, jarduera ekonomikoei buruzko informazioa eskuragarri jartzea, eskualdeko ekoizpenaren gaineko diagnosia egitea eta lurraldearen antolamenduan txertatzea industria lurzoruaren plangintza. Halaxe azaldu zuen EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko irakasle Conchi Torresek.
Tresna berritzaile honen lidergoa Araba Garapen Agentzia SAk du, eta gauzatu, berriz, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko Sailak gauzatu du, eta mota guztietako enpresek eskatzen duten eskaerari erantzuten dio, lehen ez bezala, halaxe egiaztatu ahal izan baita, enpresekin harremanetan jarrita, esan du Berrikuntzaren eta Ekonomia Sustapenaren Saileko diputatu Arantza Zenarruzabeitiak.
Gainera, tresna hau eguneratu egin ahal izango da, enpresa berriak sartuta edo enpresa zaharrek egindako aldaketak jasota, kudeatzailea AGA, Sprilur, Gilsa edo udalak izan ala ez.