Ongi etorri prentsa gunera. Atal honetan Araba Garapen Agentziari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu: dossierrak, agiri grafikoak, prentsa-oharrak etab.

ARABAKO ERRIOXAK POLIGONO BERRIA IZANGO DU BI URTE BARRU
2009/05/27
Aldundiak 31.000 metro koadro lurzoruaren erosketa formalizatu du Casablanca II izango den multzoan. Oro har atzeraldi ekonomikoan eta etorkizunean hodei beltzak dauden egoeran, aldundiak erabaki du pausu bat ematea aurrera eta sustatzea industria poligono berri bat Arabako Errioxan. Horrela iragarri zuen atzo Xabier Agirre diputatu nagusiak, Lapuebla de Labarcan egindako diputatuen kontseilua aprobetxatu baitzuen esateko “bi urte baino lehenago” Araba Garapen Agentzia foru sozietatea prest egongo dela eskaintzeko dagoeneko Casablanca II izenarekin bataiatu den multzoko lehenengo lurzatiak.