Araba Garapen Agentzia (AAD) 1991n fundatu zen eta beronen akziodun bakarra Arabako Foru Aldundia da.

Fundatu aurretik, Arabako Foru Aldundiak hainbat jarduera garatu zituen, orduan Arabako Probintzia Aurrezki Kutxa (CAPA) zeritzonarekin.

Lankidetza hori beharrak bultzatuta sortu zen, izan ere, herri-administrazioek ezin baitute beren ondasuna zuzenean saldu. Horregatik, lur-eremu industrialaren salmenta CAPAren bidez egiten zen, honekin hitzarmen bat sinatuta baitzuten.

1991n Diputatuen Kontseiluak egoera hori amaitutzat ematea eta Promoción de Infraestructuras Industriales Alavesas SA (PRINIA) sozietatea sortzea erabaki zuen, eta horixe izan zen gaur egungo AADren sorrera. Sortu zenean, sozietate berriak Arabako Foru Aldundiaren eta CAPAren arteko hitzarmenetik sortutako promozio guztiak hartu zituen.

Hasieratik sozietate hau ondasun higiezinen sektorera zuzendu zen, lur-eremu industrialaren promoziora, zehazki. Jarduera nagusia Arabako probintziaren barnean industrialdeak sustatzera zuzentzen da.

Zure erabiltzaile izena sartzeko
edota alta emateko, hemen sakatu.
Home Prentsa Jaistekoak Erregistroa Mapa Harremanetarako
Korporazioari buruzko
informazioa
Industrialdeak
Enpresak
Lur erabilgarria
Arabako balioak
Albisteak
Enpresen web guneak
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
Araba Garapen Agentzia
Helbidea:  Landazuri kalea, 15 Behea · 01008 Vitoria-Gasteiz
agencia@aad.es
Tel. 945 15 80 70 · Lege-oharra
Desarrollado por Veiss
Coordinadora Española de Polígonos Empresariales Araba Garapen Agentzia, CEPE - Enpresa Poligonoen
Espainiako Koordinakundearen Erakunde Laguntzailea
www.poligonoscepe.org